Genero-berdintasuna eta landa-eremuko biztanleriaren ahalduntze sozioekonomikoa sustatzea Palestinako Lurralde Okupatuan – Deir Ghassaneh (Ramala)
Proiektu honen helburua da emakume palestinarrek Deir Ghassaneh-eko landa-komunitatean gizarte, ekonomia eta politika mailan erabakiak hartzen dituztela aitortzea eta parte-hartzea sustatzea. Helburu hori hiru ardatz nagusiren bidez gauzatuko da:
1- Emakumeen eskubideen aplikazio eraginkorrari buruzko jarrera-aldaketa sustatzea, komunitatean funtsezko eragileekin bilerak eta tailerrak eginez eta emakumeen ahalduntze soziala sustatuz, lidergo- eta komunikazio-trebakuntzen bidez.
2- Deir Ghassaneheko komunitatearen elkarte-sarea sustatzea ikuspegi inklusibo, iraunkor eta berritzailearekin, eta eskubideen titular diren emakumeen lidergoa sustatzea.
3- 25 emakumeren gaitasunak indartzea ekoizpenean, ekonomian, gizarte-eremuan eta maila indibidualean, beren negozioak behar bezala kudeatzeko, emakumeen eta haien familien gaitasun ekonomikoa handituz.
| Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Donostiako Udala | Asamblea de Cooperación Por la Paz | 48.147,59 € | 2022 | Palestina | 33.703,31 € |
| 2023 | Palestina | 14.444,28 € | |||
| Informazio gehigarria | |
|---|---|
| Zonalde geografikoa |
Palestina,
Ekialde Hurbila |
| Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
| DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
| Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
| Barruko kodea | COO2022-182/1 |
| Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
| Erakunde bideratzailea |
Asamblea de Cooperación Por la Paz (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
| Tokiko erakundea |
Palestinian Agricultural Relief Committees (PARC) (Tokiko GKEa) |
| DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
| CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
| ODS | Genero berdintasuna |
| Hasierako eta amaierako urtea | 2022 - 2024 |
