Uraren eta saneamenduaren arloko erakunde-arteko programa. Euskadi - Erdialdeko Amerika (AKUAL). Bigarren edizioa 2021-2024. I fasea
El Salvadorko ekialdeko Jocoro udalerriko 1.000 familiak kalitatezko saneamendu eta ur zerbitzu jasangarria jasoko dute. Udala indartu egingo da berdintasun- eta ekitate-estrategietan eta ingurumen-jasangarritasunean. Jocoroko familiekin eta ikastetxeekin urari, oinarrizko saneamenduari eta higiene pertsonalari buruzko informazio-, komunikazio- eta hezkuntza-programa bat ezarriko da, udaleko osasun-unitateekin koordinatuta. Tokian-tokiko bazkideak ANDA (Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados) y AyA (Instituto Costarricense de Acueductos y Alcantarillados) dira.
ANDAko eta AYArako plangintza eta kudeaketa tekniko-operatiboak kudeaketa-adierazle hobetuak erakutsiko dituzte programaren laguntza-arloetan, jardunbide egokiak eta zerbitzuen efikazia eta efizientzia hobetzea txertatuz; horretarako, ur- eta saneamendu-zerbitzu jasangarrien arloan eta genero-ekitatea integratuz ezagutza handiagoa duten langile teknikoak prestatuko dira.
FOCARD – APSen lana indartuko da, Eskualdeko Talde Tematikoen lan-agenda sendotu da eta ezagutza teknikoak areagotuko dira, 7 herrialde kideetan ur- eta saneamendu-zerbitzuen jasangarritasunari laguntzeko, genero-berdintasunez. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Ura Ur Agentziaren, foru-aldundien, udalen eta uraren sektoreko enpresen laguntzarekin abiatu da proiektu hau.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Euskal Fondoa | 50.000,00 € | 2021 | Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe, hainbat herrialde | 50.000,00 € |
Vitoria-Gasteizko Udala (Garapenean Laguntzeko Zerbitzua) | Euskal Fondoa | 50.000,00 € | 2021 | Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe, hainbat herrialde | 50.000,00 € |
Bilboko Udala | Euskal Fondoa | 50.000,00 € | 2021 | Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe, hainbat herrialde | 50.000,00 € |
Gernika-Lumoko Udala | Euskal Fondoa | 5.450,00 € | 2021 | Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe, hainbat herrialde | 5.450,00 € |
Urizaharrako Udala | Euskal Fondoa | 1.000,00 € | 2021 | Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe, hainbat herrialde | 1.000,00 € |
Arratzua-Ubarrundiako Udala | Euskal Fondoa | 1.485,05 € | 2021 | Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe, hainbat herrialde | 1.485,05 € |
Ugao-Miraballesko Udala | Euskal Fondoa | 2.500,00 € | 2021 | Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe, hainbat herrialde | 2.500,00 € |
Barrundiako Udala | Euskal Fondoa | 9.783,95 € | 2021 | Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe, hainbat herrialde | 9.783,95 € |
Larraungo Udala | Euskal Fondoa | 2.000,00 € | 2021 | Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe, hainbat herrialde | 2.000,00 € |
Eusko Jaurlaritza (eLankidetza - Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia) | Euskal Fondoa | 150.000,00 € | 2021 | Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe, hainbat herrialde | 150.000,00 € |
Vitoria-Gasteizko Udala (Gasteizko Udal Urak, S.A. (AMVISA) ) | Euskal Fondoa | 50.000,00 € | 2021 | Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe, hainbat herrialde | 50.000,00 € |