Mendebaldeko Saharan gertatzen ari diren Giza Eskubideen urraketen (bereziki emakumeen kasuak), ikerketa eta inzidentzia
Saharako gizarte zibileko erakundeen Txosten Alternatiboa, Marokori egingo zaion azterketa periodiko unibertsalaren (EPU) (2022) harira Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluari zuzendua; erakunde politikoen eta giza eskubideen erakundeen aurrean Txosten Alternatiboa eta intzidentzia-ekintzak aurkeztea; Marokok Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseiluaren aurrean egindako emakume sahararren giza eskubideen urraketei buruzko txostena aurkeztea, Genevan. Madrilgo eta Euskadiko instantzia politikoen aurreko intzidentzia-ekintzak; Giza Eskubideetako eragileen arteko prestakuntza, eztabaida eta koordinaziorako 4. topaketa, giza eskubideen arloan eragina izateko lehentasunezko gaiei buruz; Hegoak saharar biztanleriaren giza eskubideen urraketei buruz egindako ikerketen aurkikuntza nagusiak sozializatzea Euskadin bizi diren sahararrekin, emakumeen egoera espezifikoaren ikusgarritasuna azpimarratuz; Saharako biktimak laguntzea.
Desagertze behartuen eremuan, datu-base bat eguneratuko da. AFAPREDESA erakundeak kudeatzen du datu-base hori, saharar errefuxiatuen kanpamenduetan. Sortzen den informazio berria Mendebaldeko Saharan urratutako giza eskubideen Infografian irauliko da.
Marokoren indarkeria politikoaren biktimei eta biktimen senideei laguntza eta aholkularitza juridikoa emateko, gune egonkor bat jarriko da abian El Aaiun okupatuan. ASVDH erakundeak kudeatuko du.
Ekintza horiek iraungo dutela ziurtatzeko, atxiloketa arbitrarioen eta desagerketa behartuen gaineko prestakuntza emango zaie ASVDH, CODESA eta AFAPREDESA erakundeei, giza eskubideen urraketa-kasuak dokumentatzeko, sistematizatzeko eta salatzeko gaitasunak indar ditzaten.
Interbentzioa egiteko, Carlos Martín Beristainen eta gaian adituak diren espezialisten lantalde baten aholkularitza dugu.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Euskal Fondoa | 3.725,60 € | 2020 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 3.725,60 € |
Bizkaiko Batzar Nagusiak | Euskal Fondoa | 60.000,00 € | 2020 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 60.000,00 € |
Arabako Batzar Nagusiak | Euskal Fondoa | 27.672,25 € | 2020 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 27.672,25 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Euskal Fondoaren bidezko udal lankidetza zuzena |
Esku-hartze estrategia | Ikerketa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | 325s-2020-EF |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Euskal Fondoa (Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak) |
Tokiko erakundea |
Desconocida (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Giza Eskubideak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2020 - 2021 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Mendebaldeko Saharan gertatzen ari diren Giza Eskubideen urraketen (bereziki emakumeen kasuak), ikerketa eta inzidentzia |