Munduko auzoekin ikasten, bertako auzoan ekin - Donostia I
Elkartasun-kultura bat eta justizia sozialarekin eta pobreziaren eta bazterketaren aurkako borrokarekin konprometitutako herritarrak sortzen laguntzea du helburu proiektuak, komunitatearen parte-hartzea oinarri.
Horretarako, bazterketa-arriskuan dauden gazteak heziko dituzten pertsonen prestakuntza-prozesu bat diseinatu, garatu eta sistematizatzea proposatzen du, hegoaldearen eta iparraldearen arteko jakintzen arteko elkarrizketan oinarritua, genero-ikuspegia duena eta gazte horien ahalduntzea bilatzen duena, gizartea indartzeko eta, beraz, gizartea eraldatzeko subjektu diren aldetik.
Prozesua Herri Hezkuntza Feministaren eta Parte-hartze Komunitarioaren ikuspegian oinarrituko da; presentziala izango da —prestakuntza-bidaia bat egingo da erreferenteak diren Latinoamerikako esperientziak ezagutzeko—, bai eta aplikatua ere, parte hartzen duten gazteek gidatutako diagnostiko komunitarioa egin beharko baita praktikan jartzeko.
Erakunde bideratzailea ADSIS da. Sorginlore Gizarte Elkarteak osatzen du partzuergoa.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Fundación ADSIS | 29.838,19 € | 2020 | Euskadi | 20.886,73 € |
2021 | Euskadi | 8.951,46 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuentzat |
Esku-hartze estrategia | Eragin politikoa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza ez formala |
Barruko kodea | SEN2020-1690/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación ADSIS (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2020 - 2021 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Munduko auzoekin ikasten, bertako auzoan ekin - Donostia I |