Garaiz Gabiltza II: Bizitza jasangarrien bidea nola egin
Proiektu honek bizitza justuagoak, bidezkoagoak eta jasangarriagoak eraikitzen lagundu nahi du, jarraipena emanez, bestalde, “Tipi-Tapa Bagoaz!, Hacia las Vidas SOStenibles” kanpainari eta Desazkundea eta Bizitze Ona Sarearen urteetako lanari. Horretarako, EHUk Donostian egingo dituen Udako Ikastaroen barruan, lantegi batzuk egitea planteatzen dute, batez ere.
Lantegi horiek “Garaiz gabiltza. Bizitza jasangarrien bidea nola egin” izeneko ikastaroaren jarraipena dira. Izan ere, ikastaroa 2019an ere egin zen, baina orain edukiak eta dinamikak eguneratu eta hobetu dira, ikasleek egindako ebaluazio eta ekarpenak kontuan hartuta.
Horrekin batera, hainbat komunikazio-ekintza proposatzen dira, Bizitza Jasangarriak deritzoguna zabaltzen laguntzen dutenak, zainketen (ekonomia feministatik), energiaren, ekonomiaren eta elikadura-burujabetzaren inguruko beste eredu batzuetarantz aurrera egiteko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Mugarik Gabe, Organización No Gubernamental de Cooperación al Desarrollo | 19.963,78 € | 2020 | Euskadi | 13.974,65 € |
2021 | Euskadi | 5.989,13 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuentzat |
Esku-hartze estrategia | Prestakuntza |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza formala |
Barruko kodea | SEN2020-1650/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Mugarik Gabe, Organización No Gubernamental de Cooperación al Desarrollo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2020 - 2021 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Garaiz Gabiltza II: Bizitza jasangarrien bidea nola egin |