Aisialdi Eraldatzailea. Aisialdi kontziente, arduratsu eta eraldatzailea
Aurten, denboraren eta zainketen ardatzei lotutako balioak eta jarrerak kontuan hartzen dituzten aisialdirako ohitura eta ereduak sustatzean zentratuko gara, kontsumo-ereduekin eta haien inpaktuekin duten harremanari buruzko gogoeta eginez.
Hauek dira ekintza nagusien helburuak:
- Eredu horiek Saretuz sarean sartzea, aisialdiko praktikei buruzko hausnarketa egiteko
- Hainbat eragilerekin elkarlanean, baloratzea zer lotura dagoen aisialdi-ereduen eta kontsumo-ohituren artean;
- Aztertzea aisialdiaren eta kontsumoaren arteko harreman horrek izan ditzakeen eraginak, positiboak eta/edo negatiboak, bai eta denboraren eta zainketaren ardatzak kontuan hartzeak dakartzan ondorioak ere.
Ekintza hauen bidez aldaketa sakona eragin nahi dugu entitateetan, eta, horren ondorioz, donostiarrengan.
Proiektua aurrera eramateko, Saretuz sarearen dinamikak ditugu, hala nola eraikuntza parte-hartzailearen prozesuak, elkarlaneko formazioak eta eragina −gogoeta eta ekintza kolektibotik abiatuta, eta tresna hauetan oinarrituta: komunikazioa, webgunea, sare sozialak, infografiak/liburuxkak eta kale-izendegia−.
Proiektuan interesa duten hainbat eragilek parte hartu eta aholkuak ematen dituzte. Nabarmentzekoak dira sarean parte hartzen duten 16 elkarteak, bai eta hainbat eragile sozial eta instituzional nahiz bestelako lankidetzak ere.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Saretuz sarea | 29.103,12 € | 2020 | Euskadi | 20.372,18 € |
2021 | Euskadi | 8.730,94 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuentzat |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | SEN2020-1564/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Saretuz sarea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2020 - 2021 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Aisialdi Eraldatzailea. Aisialdi kontziente, arduratsu eta eraldatzailea |