Ekuadorreko pastaza probintziako Anzu ibaiko Kichwa antzinako herriaren lurralde kudeaketa indartzea
Proiektuak −Ekuadorreko Pastaza Probintziako Anzu Ibaiko Kichwa Antzinako Herriaren lurralde-kudeaketa indartzea− jarraipena eman nahi dio Pastazako kichwa nazionalitatearen autonomia-prozesua indartzeko ahaleginari, herri indigenen eskubide kolektiboak eta Antzu ibaiaren arroko naturaren eskubideak gauzatu daitezen, Pastaza probintzian 28. Blokean egiten ari den petrolio-erauzketaren aurrean.
Halaber, Anzu ibaiko Kichwa antzinako herriak bere lurraldea defendatzeko duen ahalmena handitu nahi du, estatuak eta erauzketa-enpresek osatzen duten frente kolonialaren mehatxuari aurre egiteko.
Horretarako, estrategia hauek erabiliko dira: Anzu ibaiko antzinako Kichwa herriaren gaitasunak indartzea, herri indigenen eskubideak eta naturaren eskubideak gauzatuz, beren lurraldeak planifikatu eta kudeatze aldera.
Herri indigenen eskubideak nazio eta nazioarteko araudietan onartuta daude.
Anzu ibaiko antzinako Kichwa herriaren lurralde-kudeaketako agendak kolektiboki prestatzea da proiektuaren barruko beste zereginetako bat, oinarrizko komunitateetako gizon, emakume eta gazteen partaidetzarekin gauzatzekoa dena.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Fundación Paz y Solidaridad de Euskadi | 48.320,60 € | 2020 | Ekuador | 33.824,42 € |
2021 | Ekuador | 14.496,18 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Ekuador,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO2020-1606/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Paz y Solidaridad de Euskadi (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Corporación Instituto Quichua de Biotecnología Sacha Supai (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Parte-hartze demokratikoa eta gizarte zibila indartzea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2020 - 2022 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Ekuadorreko pastaza probintziako Anzu ibaiko Kichwa antzinako herriaren lurralde kudeaketa indartzea |