Giza Laguntzarako karabana
Sahararrek sufritzen duten elikagaien segurtasun faltak ondorio larriak ditu haien bizi kalitatearen gainean, batez ere, osasunaren gainean. Izan ere, desnutrizioak eragindako patologien prebalentzia handituz doa eta beste gaixotasunei erantzuteko gaitasuna murriztuz. Gizarte desegituraketa ere bultzatzen du, zerbitzu publikoetan doako lana uzten baita, familiari bizirik irauteko bidea emango dioten irtenbide indibidualen bila.
Proiektu honen helburua da elikadura ekarpena osatzea, larrialdiko laguntza bidaliz Tindoufen bizi diren errefuxiatu sahararrei. Horretarako, eta Fronte Polisarioak eskatutakoari jarraituz, herritarrek emandako janaria jaso da (arroza, atuna, olioa, azukrea eta dilistak) eta emakumeentzako produktu higienikoak (konpresak), eta kamioiak eskuratu dira karabanan joateko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Asociación Amigos y Amigas de la R.A.S.D./ S.E.A.D.en Lagunen Elkartea - Gipuzkoa | 20.000,00 € | 2020 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 14.000,00 € |
2021 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 6.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | SAEDri laguntza (Sahararekin lotutako hitzarmenak) |
Barruko kodea | COO2020-1813/1 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Amigos y Amigas de la R.A.S.D./ S.E.A.D.en Lagunen Elkartea - Gipuzkoa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Frente Polisario (Tokiko Publikoa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko elikadura-laguntza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2020 - 2021 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Giza Laguntzarako karabana |