Uraren eta saneamenduaren arloko erakunde-arteko programa. Euskadi - Erdialdeko Amerika. II fasea
Hobetu ondoren, lanean ari dira, Anamoros eta Yucuauquín udalerrietako hiriguneetan, edateko ura hornitzeko bi sistema, eta bi sistema horien bidez, hiriguneetako herritarren edateko ura jarraian eta kantitate eta kalitate egokian dutela bermatzen da. Berdintasuneko, ekitateko eta ingurumen-iraunkortasuneko estrategiak indartu dira udalerrietan. Osasunaren alorreko udal-unitateekin koordinatuta, uraren, oinarrizko saneamenduaren eta higiene pertsonalaren gaineko informazioko, komunikazioko eta heziketako programa bat abiatu Anamoros eta Yucuaiquin udalerrietako familiekin eta ikastetxeekin.
Kudeaketaren eta finantza-iraunkortasunaren adierazleen gaineko jakintza eta gaitasunak handitu dituzte ANDA eta AYA erakundeen talde kudeatzaileek, eta beren efizientzia eta lan instituzionala hobetzeko tresnak inplementatu dituzte. Eragiketak kudeatzeko eta plangintzak egiteko tresna eta baliabide tekniko berriak dituzte, ur- eta saneamendu-zerbitzuen kalitatea eta iraunkortasuna handitzeko El Salvador eta Costa Rica herrialdeetan. Emakumeei lehentasuna emanda, gaikuntza eman zaie ANDA eta AYA erakundeetako funtzionarioei eta lantalde teknikoei; ondorioz, ur- eta saneamendu-zerbitzuen plangintza eta kudeaketa iraunkorrak egiteko behar diren ezagutza tekniko espazializatuak handitu eta eguneratu dituzte.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Ura Ur Agentziaren, foru-aldundien, udalen eta uraren sektoreko enpresen laguntzarekin abiatu da proiektu hau.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Euskal Fondoa | 85.000,00 € | 2019 | El Salvador | 85.000,00 € |
Gipuzkoako Foru Aldundia | Euskal Fondoa | 50.000,00 € | 2019 | El Salvador | 50.000,00 € |
Vitoria-Gasteizko Udala | Euskal Fondoa | 50.000,00 € | 2019 | El Salvador | 50.000,00 € |
Bilboko Udala | Euskal Fondoa | 50.000,00 € | 2019 | El Salvador | 50.000,00 € |
Vitoria-Gasteizko Udala (Gasteizko Udal Urak, S.A. (AMVISA) ) | Euskal Fondoa | 75.000,00 € | 2019 | El Salvador | 75.000,00 € |
Abanto-Zierbenako Udala | Euskal Fondoa | 600,00 € | 2019 | El Salvador | 600,00 € |
Hernaniko Udala | Euskal Fondoa | 34.122,73 € | 2019 | El Salvador | 34.122,73 € |
Lezoko Udala | Euskal Fondoa | 6.300,00 € | 2019 | El Salvador | 6.300,00 € |
Areatzako Udala | Euskal Fondoa | 3.000,00 € | 2019 | El Salvador | 3.000,00 € |
Orioko Udala | Euskal Fondoa | 3.000,00 € | 2019 | El Salvador | 3.000,00 € |
Zuiako Udala | Euskal Fondoa | 22.450,00 € | 2019 | El Salvador | 22.450,00 € |
![](/assets/spinner_big-6d6ac630286b8bcc5713f2ef430748fb8635d9e551b86996e2a038b1be104690.gif)