En la calle / Karrikan
Eskubideen eta genero ekitatearen ikuspegiari ekarpena egin nahi dio proiektu honek, Donostiako pertsona migratzaileen eta gizarte kolektiboen artean parte hartze komunitarioko prozesuak artikulatzeko. Kontsumo arduratsua, kontzientea eta eraldatzailea kontuan hartuta egitea da nahia. Horretarako, hainbat ikuspegi, bizipen, esperientzia, trebetasun eta kolektibo (adibidez, adinekoak, gazteak, beste jatorri bateko pertsonak, haurrak…) zenbaiten beharrak batzeko asmoa dago. Laburbilduz, Donostiako udalerrian bizi diren pertsona guztien artean, gure apustua diren komunitate inklusiboak, ekitatean oinarrituak eta eraldatzaileak sortzen laguntzeko, Bizi Hezi proiektuari esker dagoeneko hautemandako espazio publikoen bidez. Elkarrekin lan egiteko 6 laborategi izango dira, eta ondorioak denon artean partekatu lantegi bat, horietatik Karrikan prozesu osoaren gako eta ikasbide esanguratsuak atera ahal izateko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Emaús Fundación Social | 19.288,00 € | 2019 | Euskadi | 13.501,60 € |
2020 | Euskadi | 5.786,40 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuentzat |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | SEN2019-954/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Emaús Fundación Social (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2019 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | En la calle / Karrikan |