El Salvador-eko nekazaritza eremuetan genero ekitatedun gizarte bat eraikitzea sustatzea
Proposamen honen bidez, landa eremuko emakume antolatuen eskubideak eta genero berdintasuna benetan gauzatzen direla bermatuko dute El Salvadorreko distritu bateko 3 udalerritan. Horretarako, gaitasunak indartu eta aukerak zabalduko dituzte, nekazaritza eremuko emakumeek beren eskubide ekonomiko, sozial, kultural, politiko eta ingurumenekoak sustatu eta babestu ditzaten, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko landa ingurune baterantz aurrera egiteko. Emakumeen erakundeak eta erakunde mistoak sendotzea planteatzen du lehen emaitzak, landa emakumeen eskubideen defentsaren buru diren aldetik. Horretarako, emakumeen parte hartzearen eta eragin errealaren ildoa landuko dute, haien erakundeetan lidergoa sustatuko dutelarik, haien eskubideak galdatzeko eta defendatzeko, emakume buruzagiei eta landa eremuko emakumeei prestakuntza ekintzak emanda. Landa eremuko emakumeen autonomia ekonomikoa bultzatzea da, berriz, bigarren emaitzaren jomuga, berriz, ordezko lurralde garapenerako eredu bat eraikitzeko prozesuaren barruan, klima aldaketari erresilientzia eransteko. Eta, hirugarren emaitza gisa, sentsibilizazio estrategiak eta genero indarkeriaren adierazpenak landuko dituzten programak bultzatuko dute, lege esparru bermatzaileak aplikaturik eta emakumeak araudian ezarritako prebentzio eta arreta integraleko sistemetara hurbildurik.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa | 70.000,00 € | 2019 | El Salvador | 49.000,00 € |
2020 | El Salvador | 21.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
El Salvador,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO2019-788/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Asociación Movimiento de Mujeres "Mélida Anaya Montes" (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2019 - 2021 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | El Salvador-eko nekazaritza eremuetan genero ekitatedun gizarte bat eraikitzea sustatzea |