Garapen global sostengagarrirantz: Berdintasunean aurrera egiteko Eragin Politikoko Estrategiak (5. GSH), diskriminazioa murriztea (10. GSH) eta klima aldaketak emakumeengan eta neskengan duen eragina ikusgarri egitea (13. GSH) eta garapen sostengagarriko 1. helburuarekin duen elkar harremana. Bigarren fasea

2030 Agendaren barruan kokatzen da proiektua, estrategia ardatzak betetzen laguntzean eta hura eraikitzen eta haren segimendua egitean, eta zeharkako ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik, garapen sostengagarriko 17 helburuetarako. Etapa guztietako pertsonek eta interesa duten alderdiek modu aktiboan eta esanguratsuan parte hartzea eskatzen du 2030 Agendak, garapen sostengagarriko helburuak estrategia nazionaletan txertatzetik, esaterako, garapenerako hezkuntzak ikuspegi global bat izatea egitura arazoetan. Gizarte zibil indartsu, informatu eta prestatu bat da demokraziaren, zuzenbide estatuaren eta, beraz, garapen sostengagarriko helburuak ezartzeko giltzarrietako bat. Ondorioz, aldibereko hiru estrategia sinergiko eta konbergente planetatzen ditu proposamenak, eta, horiei esker, prozesuan parte hartzen duten gizarte zibileko erakundeen ahalduntzea eta jabetzea sortu daitezke.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Haurralde Fundazioa 22.672,35 € 2019 Euskadi 15.870,65 €
2020 Euskadi 6.801,70 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Euskadi, Europa
Modalitatea Gizarte eraldaketarako hezkuntza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak
Lankidetza-instrumentua Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuentzat
Esku-hartze estrategia Eragin politikoa
Jarduera-esparrua Hezkuntza informala
Barruko kodea SEN2019-714/1
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Haurralde Fundazioa
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea
DAC sailkapenaren araberako sektorea Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak
CRS sailkapenaren araberako sektorea Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa
Hasierako eta amaierako urtea 2019 - 2020
Cargando datos...