Donostian aukerak daude #ZukErabaki
Donostian Kontsumo Kontziente, Arduratsu eta Eraldatzailea garatzeko hezkuntza proiektu bat dugu hau, genero ikuspegi global eta lokal batean oinarritua. Sareko lana sendotzen jarraitu nahi du proiektuak, talka estrategia sakon batetik, etengabeko berrikuntza bultzatzen duen estrategia batetik. Aurten hiru gai nagusi ditugu jomugan. (1) Kontsumo Kontziente, Arduratsu eta Eraldatzailearen kontzeptuzko oinarriak definitzea, 4 ardatz hauek abiapuntu: generoa, ingurumena, ekonomia soziala eta solidarioa eta hegoalde ikuspegia. (2) Saretuz mapa eratzen duten merkataritza, zerbitzuak eta erakundeak ahalduntzea eta ikusgarri egitea. (3) Kontsumitzaileentzako komunikazio kanpaina bat abiaraztea, #Zuk Erabaki eslogana erabilita. Hori guztia, partaidetzako eraikuntza prozesuak, lankidetza taldeak eta hausnarketa-ekintza kolektiboaren bidez eragitea direla bitarte, eta honako tresna hauek lagun: weba, sare sozialak, tresna pedagogikoa eta kale izendegia. Proiektuan interesa duten eragileek parte hartu dute eta aholkuak eman. Nabarmentzekoak dira hainbat eragile sozial eta instituzionalengandik nahiz bestelako lankiderengandik jasotako 25 abal baino gehiago.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Saretuz sarea | 28.732,27 € | 2019 | Euskadi | 20.112,59 € |
2020 | Euskadi | 8.619,68 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuentzat |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | SEN2019-703/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Saretuz sarea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2019 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Donostian aukerak daude #ZukErabaki |