Emakumeen ahalduntzeari ekarpena eginda, sistema patriarkala deseraikitzen laguntzen dugu
Proiektu honen helburua da jada hasitako prozesu bati jarraitzea, Pilas Orientales, Los López eta Quebrada Hondako eskualdeetako emakumeen jabekuntza ideologiko eta ekonomikoa helburu. Komunitateetako kideek jabekuntza ideologikoari lotutako lantegiak jaso zituzten (genero gogoetatik jabekuntza ekonomikora), bai eta ekoizpen gaitasunak eta haien finken autoiraunkortasuna handitzeko trebakuntza saioak ere, hala, autonomiari eta sendotze integralari laguntzeko. Hausnarketa prozesuak garatzen dituzten kideetatik 4 emakume hautatuko dira, sustatzaile juridiko gisa jarduteko prestakuntza egiteko eta, aldi berean, haien eskualdeetan laguntza behar duten emakumeentzat erreferentzia izateko. Prestakuntza prozesuaren ondoren, emakumeek autohausnarketa guneak bideratu zituzten nork bere erkidegoan.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Mugarik Gabe, Organización No Gubernamental de Cooperación al Desarrollo | 49.997,32 € | 2019 | Nikaragua | 34.998,40 € |
2020 | Nikaragua | 14.998,92 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Nikaragua,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO2019-694/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Mugarik Gabe, Organización No Gubernamental de Cooperación al Desarrollo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Asociación de Mujeres AXAYACATL (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2019 - 2021 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Emakumeen ahalduntzeari ekarpena eginda, sistema patriarkala deseraikitzen laguntzen dugu |