San Pedroko baserritar jatorriko emakume indigenen ahalduntze pertsonal, familiar, komunitario, politiko eta ekonomikoa sendotzen.

Baldintzak, gaitasunak eta tresnak emango dizkio proiektuak San Pedro udalerriko Bartolina Sisa emakumeen mugimendu sozialari, haien eskubideak, genero berdintasuna, parte hartzea eta elikadura burujabetza bultzatzearen bidez beren udalerrian tokiko garapena bultzatzeko. Horretarako, gizarte kontzientzia hobetzen jardungo dute, batez ere, honako hauek direla bide: irratiko prestakuntza eta mezuak; osasunerako nahiz sexu eta ugalketarako eskubideei arreta ematea, eta emakume protagonisten eta haien familien ahalduntze politikoa, eskubide ekonomikoak gauzatzea eta elikadura burujabetza. Gainera, esperientziak eta jakinduria elkarrekin trukatuko dituzte Donostiako gizarte kolektiboek eta proiektuaren protagonista diren emakumeek. San Pedro udalerriko Bartolina Sisa deritzon Indigena Jatorrizko Emakume Baserritarren Zentraleko 334 emakume ekoizle dira proiektuaren hartzaileak, batez ere. 5.305 pertsonakoa da proiektuaren subjektu den populazio guztia; horietatik, 2.915 emakumezkoak dira, eta, 2.390, gizonezkoak.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Fundación Paz y Solidaridad de Euskadi 50.000,00 € 2019 Bolivia 35.000,00 €
2020 Bolivia 15.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Bolivia, Hego Amerika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat
Barruko kodea COO2019-687/1
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Fundación Paz y Solidaridad de Euskadi
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Subcentral de Mujeres Indígenas, Originarias, Campesinas, Productoras 11 de Octubre del Municipio de San Pedro "Bartolina Sisa" (SCMIOCP 11.O - SP BS)
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak
Hasierako eta amaierako urtea 2019 - 2021
Informazio gehiago proiektuaren webgunean San Pedroko baserritar jatorriko emakume indigenen ahalduntze pertsonal, familiar, komunitario, politiko eta ekonomikoa sendotzen.
Cargando datos...