YEMAYÁ SAREAK
YEMAYÁ SAREAK da proiektu bat emakumeen lidergoa sendotzeko, arrantza-kooperatiben barruan, Senegalgo Thiaroye sur mer herrian.
Senegaldar arrantza sektorea familia esplotazio sistema baten bidez dago antolatuta, non lanaren sexu banaketak emakumeei eragozten baitie finantza autonomia bat garatzea. Tradizioz, gizonak arrantzaz eta emakumeak eraldaketaz eta merkaturatzeaz arduratu izan dira, baina jarduera horiek ez dituzte modu eraginkor batean baloratu edo jorratu Estatuaren ekimenek eta garapen politikek.
Yayi Bayamek, bere herrixkako lehen emakume arrantzalea izan zenak, abian jarri zuen emakume eta gazteentzako Arrantza Heziketako Zentroa, helburutzat hartuta haien gaitasunak eta botere sozial eta ekonomikoa sendotzea, nazioko plangintza eta erabakitze prozesuetan integratuta.
Ekimen hori babesteko eta haren eragina handitzeko, proposatzen da proiektu hau garatzea, oinarrituta dagoena Zentroko emakumeen eta Gipuzkoako arrantza-sektorearen arteko ezagutza-trukean eta jardunbide egokietan.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación de Profesionales y Empresarias de Gipuzkoa AS.P.E.GI. Gipuzkoako Emakume Profesional eta Entrepresari Elkartea | 25.000,00 € | 2019 | Senegal | 25.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Senegal,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak) |
Barruko kodea | 2019-IZEN-11 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación de Profesionales y Empresarias de Gipuzkoa AS.P.E.GI. Gipuzkoako Emakume Profesional eta Entrepresari Elkartea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2019 - 2019 |