"Pachacutec" jangela soziala sortu
Pachacútec berria 1999an sortu zen, gobernuaren ekimen batetik abiatuta, zeinaren asmoa baitzen sustatzea milaka lagun tokialda zitezen hiriguneetatik jenderik gabeko zona batera, non bizimodu oparoago bat hasteko aukera izango zuten. Ordea, lurraren etsaitasunagatik, oinarrizko zerbitzu funtsezkoenen eskasiagatik –hala nola argia eta ura–, eta azpiegitura falta erabatekoagatik, ezinezko gertatu zen badaezpadako kokaleku horren aurrerabidea. Pachacútec da Latinoamerikako txirotasun poltsarik dramatikoenetako bat.
Pachacútec Fundazioa saiatzen da egoera hori leheneratzen, zenbait ekimenekin: eskolak sortzea, azpiegiturak, eta abar. Hala ere, langabezia handiko egoeraren eraginez, jende asko dago prekaritate handiko egoera batean, oinarrizko gaietan, hala nola elikadura, eta elikagai ezaren arazoa arintzen saiatzeko, ekiten diogu, Pachacútec Fundazioarekin batera, jangela sozial bat sortzeari, gosariak emateko, 800 ikasleei.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Escuela de Hosteleria AIALA SL | 25.000,00 € | 2019 | Peru | 25.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Peru,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak) |
Barruko kodea | 2019-IZEN-07 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Escuela de Hosteleria AIALA SL (Sektore pribatuko erakundeak > Sektore pribatuko erakundeak herrialde emailean) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Osasuna |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Oinarrizko nutrizioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2019 - 2019 |