San Ignacio de Moxos-ko Musika Eskola
Hamasei urte igaro direlarik Taupadak GKEak bere gain hartu zuenetik San Ignacio de Moxos-ko Musika Eskolaren kudeaketa, bere proiekturik agerikoena baita, ez bakarrik bere lorpen nabariengatik, baizik eta baita ere Gipuzkoarekin duen harreman estuagatik, bere talde nagusiak maiz egin ohi dituen bisiten bitartez, Foru Aldundiarekin sinatutako 2018ko eta 2019ko hitzarmenak, aurkitzen ginen bidegurutzetik erreskatatzen ari zaizkigu. Bitarte horretan, ereduzko instituzio bat bihurtu dugu Eskola; haren legezko egoera erregularizatu dugu, Goi Mailako Institutu bilakatuz, zeinari Hezkuntza Ministerioak berak ordaintzen baitio bere irakasleen soldaten parte bat; hein handi batean, iraunkortasuna bermatu diogu bere Ensembleren biren eta diskoen bitartez eta musikarekin berez inolako zerikusirik ez duten beste ekoizpen ekintzailetza paralelo txiki batzuen bitartez; eta batez ere, egitura pedagogiko batez hornitu dugu, zeinak herrialdeko profesionalik onenak prestatzen baititu; eta nabarmentzen da proiektu enplegu-sortzaile baten gisan, zeinak, gainera, herriko ekonomia dinamizatzen baitu bere eragin erabakiorrarekin turismo kultural, erlijioso eta etno-ekologikoa erakartzerakoan bere Ensamblearen nazioko eta nazioarteko ospearekin.
Foru Aldundiaren ondoz ondoko hitzarmenek Musika Eskolaren kudeaketa bikaina saritzen dute, eta Eskola sendotzen dute kanpoko laguntza batekin, zeinak oxigenoa ematen baitio urte dezenterako, hala nola hezkuntza inklusibo eta doaneko gunea, konprometituta bere udalerriaren eta parte den herri indigenaren garapenarekin.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Taupadak (Organización No Gubernamental para el Desarrollo) | 50.000,00 € | 2019 | Hainbat herrialde | 50.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Hainbat herrialde,
Zehaztu gabea |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak) |
Barruko kodea | 2019-IZEN-05 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Taupadak (Organización No Gubernamental para el Desarrollo) (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntza |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntzarako eta trebakuntzako zerbitzu eta instalazioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2019 - 2020 |