Ekintzailetza-gaitasunak garatzea Haitiko Port-au-Princeko ekosistema lokalean
Proiektuaren helburua da ekintzailetza-gaitasunak garatzea Haitiko Port-au-Princeko ekosistema lokalean, ehun sozioekonomikoa aktibatzeko –hori baita herrialdearen garapena eragozten duen arazo nagusietako bat–, enplegu aukerak eta tokiko aberastasuna sortuz, berdintasun sozialeko tresnen bitartez, biztanleriaren ongizatea bermatuta. Zehazki, proiektuak aurkezten duen ekimenak hartzaile ditu honelako gazteak: ahalmen handiko ekintzailetza-ideiak dituztenak eta bigarren hezkuntza osatu dutenak.
Esparru horretan, Donostia Sustapenaren eginkizuna, ehun sozioekonomikoaren aktibatzaile gisa, hiriko ekintzaileei eta enpresei zerbitzuak emanez osatutako 25 urte baino gehiagoko bere ibilbideak bermatuta, funtsezkoa izango da enpresa-ekosistemaren aktibazio eta bultzada puntu gisa.
Know-howa eskualdatzea izango da proiektu honen benetako elementu diferentziala, helburutzat baitu kultura- eta prozedura-aldaketa bat ezartzea ekintzailetzaren gainean Port-au-Princen, hautatutako proiektuei laguntza eginez eta aholku emanez.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Sociedad Fomento San Sebastián / Donostiako Sustapena | 25.000,00 € | 2019 | Haiti | 25.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Haiti,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Bestelako laguntza teknikoak |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak) |
Barruko kodea | 2019-IZEN-01 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Sociedad Fomento San Sebastián / Donostiako Sustapena (Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntza |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Lanbide heziketa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2019 - 2019 |