Palestinak eutsi egiten dio: Oroitzapenek estaliriko gaiak azaleratzen dituztenean
Proiektu honen helburua da jarraipena ematea SODEPAZ elkarteak eta Palestinarekiko elkartasunaren arloko gizarte mugimenduek azken 5 urteotan Donostian eginiko lanari. 2018. urte honetan hiru data oroitu dira, Palestinako herriaren bilakaera modu nabarmenean markatu dutenak: 1967tik hasita, Palestinako herriak bere lurraldeen legez kanpoko okupazio sionista pairatu du, duela 51 urtetik hona; 1917an, Balfour Adierazpenarekin, mendebaldeko gobernuen nazioarteko konplizitatea hasi zen, eta ordutik ondorio larriak jasan ditu; eta, batez ere, 1948an hondamendi bat gertatu zen, Palestinako Nakba (70. urteurrena dugu aurten).
Proiektuaren ardatza da, alde batetik, hiru gertaera historiko horietan oinarrituriko prestakuntza eta salaketa, eta, bestetik, Gipuzkoako gizarte taldeek gauzaturiko eragin politikoa, palestinarren kausarekin elkartasuna adieraziz.
Hori guztia egiteko, Donostiako ordezkaritza bat prestatu eta gauzatzeko lan egitea proposatzen da. Ordezkaritza hori Palestinara joango da, eta hainbat administraziotako kargudun politikoek, kazetariek, sindikalistek eta giza eskubideen defendatzaile aktibistek osatuko dute. Bi prestakuntza ekitaldi egingo ditugu, oroitzapenekin bat etorriz.
Alde batetik, mahai inguru zabal bat egingo dugu eztabaidatzeko, eta bertan ordezkaritzako pertsonek hartuko dute parte. Bestetik, Donostiako herritarrentzako ekitaldi bat egingo dugu.
Horretarako, emakume palestinar errefuxiatuei buruzko hitzaldi espezializatua egingo dugu, eta erakusketa berritzailea jarriko dugu ikusgai hiru hizkuntzatan (euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz); erakusketa Palestinako hainbat erakundek idatzia izango da eta hiriko erreferentziazko bi kultura zentrotan erakutsiko dugu, eta inaugura
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Solidaridad para el Desarrollo y la Paz SODEPAZ | 30.000,00 € | 2018 | Euskadi | 21.000,00 € |
2019 | Euskadi | 9.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuentzat |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | SEN2018-10 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Solidaridad para el Desarrollo y la Paz SODEPAZ (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Palestinak eutsi egiten dio: Oroitzapenek estaliriko gaiak azaleratzen dituztenean |