Indarkeria matxistei aurre eginez, kontsumo kritikoa, arduratsua eta eraldatzailea oinarri hartuta
Proiektu honek argi utzi nahi du indarkeria matxisten eta kontsumoaren artean dagoen harremana, hainbat arlotan; modu horretan, modu kolektiboan eraikiko ditugu ekoizpen eta kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzailearen arloko proposamenak eta ekimenak, indarkeria matxistarik gabeak. Horretarako, eztabaida sistema kapitalista heteropatriarkalaren inguruan jarriko dugu, eta Donostiako erakunde eta herritarrekin batera lan egingo dugu ekoizpen eta kontsumo kritikoaren arloko proposamenak eta alternatibak lantzeko, modu kritikoan, eraldatzailean, sortzailean eta parte-hartzailean.
Aurretik sorturiko materialak izango ditugu (bai Indarkeria kontsumitzen dugu? izeneko ikerketa, gogoeta honi hasiera eman ziona, baita emaitzetan oinarrituriko dokumentala ere). Era berean, horiekin landuko ditugun tresna pedagogikoak ere izango ditugu, ikertzen jarraitzeko aukeraturiko kontsumoaren eremu berrietan oinarrituta. Eztabaida guztia eta alternatibak sortzeko lan guztia pausu bat aurrerago joango da, eta kalera eramango ditugu aldarrikapenak; era berean, berriro ere unibertsitarioengana iritsiko gara, eta haiekin batera estreinatuko dugu Setem Balioen Faktoria berria Donostian.
Era berean, sareko lanari eutsiko diogu, bai hirian bertan bai ZarenSare-rekin; izan ere, funtsezkoa da guretzat eztabaida hau ahal dugun espazio guztietara eramatea
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Asociación Setem Hego Haizea | 20.000,00 € | 2018 | Euskadi | 14.000,00 € |
2019 | Euskadi | 6.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuentzat |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | SEN2018-9 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Setem Hego Haizea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Indarkeria matxistei aurre eginez, kontsumo kritikoa, arduratsua eta eraldatzailea oinarri hartuta |