Elikadura burujabetza sustatzea, oinarri harturik antolakuntza komunitarioa, ekintzailetza eta partaidetza aktiboa egokitasun kulturalarekin eta genero egokitasunarekin, Chimaltenango (Guatemala) departamenduko bi udalerritan
Proiektu honen berariazko helburua da kaqchiquel maien eta mestizoen komunitateko emakumeen eta gizonen partaidetza indartzea, horrela defenda ditzaten beren eskubideak, elikadura burujabetza eta antolaturiko autokudeaketa, Zaragoza eta Chimaltenango udalerrietan, Guatemalan; modu horretan, emakume eta gizon horien ahalduntze soziala, ekonomikoa eta politikoa lortuko dira. Horretarako, proiektuaren helburua da emaitza hauek lortzea: 1) Chimaltenango eta Zaragoza udalerrietako agroekologiako 23 emakume sustatzailek eta 10 gizon sustatzailek nekazaritza ekologikoa sustatu eta indartzea elikadura burujabetza ikuspegiarekin, eta 21 autokudeaketa taldetako (AKT) 187 partaide sentsibilizatzea lortzea; 2) 21 autokudeaketa taldetako 42 emakume ordezkarik beren ahalduntze ekonomikoa hobetzea, beren ekimen ekonomikoen kudeaketa sustatuz eta sendotuz; eta, 3) 21 autokudeaketa taldetako 210 emakumek aldarrikatzea beren eskubideak gauzatu behar dituztela indarkeria-eza aktibotik, eta genero berdintasuna lortzen aurrera egitea, erabakitze espazioetan duten partaidetza indartuz, bai eremu publikoan, bai pribatuan.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Asociación Mugen Gainetik - ONG para la Ayuda y Cooperación al Desarrollo con Países del Tercer Mundo | 49.956,48 € | 2018 | Guatemala | 34.969,54 € |
2019 | Guatemala | 14.986,94 € |