Genero berdintasuna sustatuz landa eremuan: emakume nekazarien eskola (Nikaragua)
Proiektuari esker, Chontales Departamenduko 6 udalerritako emakume nekazarien ahalduntze soziala eta ekonomikoa sustatzeko espazio estrategikoa eratu nahi dugu, genero berdintasuna eta emakumeen autonomia sustatzeko.
Horretarako, proposamenak zera lantzen du, lehengo fasean, landan bizi diren eta lan egiten duten emakume nekazarien topagune bat sortzea (Emakume Nekazarien Eskola), genero ikuspegia lantzeko Elikadura Burujabetzan.
Hasieran, emakume nekazariek dituzten oztopoak eta mugak identifikatuko dira baliabideak (ura, lurra, haziak, trebakuntza, laguntza teknikoa, kredituak eta abar) eskuratu, erabili, eskuragarri eduki eta kontrolatzearen arloan; ondoren, prestakuntza lan bat egiten da lidergoaren eta autonomiaren arloko haien gaitasunak indartzeko eta haien ekoizpen oinarriak hobetzeko, hori oso garrantzitsua baita elikadura segurtasunerako, bai eta ekoizpen sistema osoa eredu jasangarriago baterantz eraldatzeko ere.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa | 55.315,70 € | 2018 | Nikaragua | 38.720,99 € |
2019 | Nikaragua | 16.594,71 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Nikaragua,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO2018-21 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Asociación de Trabajadores del Campo (ATC) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Genero berdintasuna sustatuz landa eremuan: emakume nekazarien eskola (Nikaragua) |