Giza eskubideak eta naturaren eskubideak babesten dituzten pertsonen lidergoa indartzea, erauzketa industrien erasoen aurrean, bereziki Ekuadorreko indigenen lurraldeetan eta nekazari lurretan
Proiektuaren helburua da giza eskubideak eta naturaren eskubideak babesten dituzten pertsonak indartzea, erauzketako meatze industrien erasoen aurrean. Indar hori ekintza hauen bidez egingo dugu:
a) Informazioa sortuko dugu eskubide sozialen, ingurumen eskubideen eta lurralde eskubideen egoerari buruz, eta meatze ustiaketak eta erauzketak eraginiko eskubide horien urraketari buruz, bereziki herri indigenen eta emakumeen kasuan. Helburua izango da eskubideak babesten dituzten pertsonen eta haien ingurumenaren egoera ikusaraztea eta iritzi publikoa horren aurrean sentsibilizatzea;
b) Gaitasunak indartzeko lana egingo dugu, lurraldeetan eragiteko eta monitorizazioa burutzeko;
c) Nazioko eta nazioarteko antolaketa lanari esker, taldeko ekintzak egin ahal izango dira, eztabaida guneak sortuko dira eta Hegoaldea-Hegoaldea eta Iparraldea-Hegoaldea koordinatuko dira; horrela, meatzaritzaren beste alternatiba batzuk proposatuko dira eta agerian jarriko dira mineralak erauzteari eta kontsumitzeari loturiko kateak nahiz mundu mailako eraginak.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Asociación Setem Hego Haizea | 40.746,75 € | 2018 | Ekuador | 28.522,73 € |
2019 | Ekuador | 12.224,03 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Ekuador,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO2018-11 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Setem Hego Haizea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Corporación Acción Ecológica (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Giza Eskubideak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Giza eskubideak eta naturaren eskubideak babesten dituzten pertsonen lidergoa indartzea, erauzketa industrien erasoen aurrean, bereziki Ekuadorreko indigenen lurraldeetan eta nekazari lurretan |