Uriondo udalerriko emakume nekazarien ahalduntzea sustatzea - II. fasea (Bolivia)
Proiektu hau 2009an hasi zen Uriondo udalerriko landa komunitateetan, Donostiako Udalaren laguntzarekin, eta bigarren fasea proposatzen du, etxeko buru diren emakume ekoizleen ahalduntze pertsonaleko eta kolektiboko prozesuan aurrera egiteko. Ahalduntze horren helburua izango da emakume horiek beren baldintzak hobetu ahal izatea, eta baita beren posizioa eta komunitate barruko partaidetza publikoa ere. Zehazki esateko, proposatzen dugu hobekuntza hori bereziki ekoizpen arloan ikusaraztea; horretarako, negutegiko laboreak garatuko dira, tokiko ureztatze sistema dutenak eta antolaturiko emakumeek kudeatuak. Gainera, bermatu behar da emakumeek ekoizpen baliabideak eskuragarri izatea eta kontrolatzea, eta beharrezko gaitasunak eta trebetasunak edukitzea ekoizpen hobekuntza bermatzeko. Hobekuntza horri esker, komunitatearen elikadura segurtasuna bermatuko da eta soberakinak sortuko dira, horiek merkaturatu eta diru sarrerak lortzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional | 69.760,00 € | 2018 | Bolivia | 48.832,00 € |
2019 | Bolivia | 20.928,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Bolivia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO2018-17 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Centro Integral de la Mujer- CIM (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Uriondo udalerriko emakume nekazarien ahalduntzea sustatzea - II. fasea (Bolivia) |