Proiektuari esker, Chontales Departamenduko 6 udalerritako emakume nekazarien ahalduntze soziala eta ekonomikoa sustatzeko espazio estrategikoa eratu nahi dugu, genero berdintasuna eta emakumeen autonomia sustatzeko. Horretarako, proposamenak zera lantzen du, lehengo fasean, landan bizi diren eta lan egiten duten emakume nekazarien topagune bat sortzea (Emakume Nekazarien Eskola), genero ikuspegia lantzeko Elikadura Burujabetzan. Hasieran, emakume nekazariek dituzten oztopoak eta mugak identifikatuko dira baliabideak (ura, lurra, haziak, trebakuntza, laguntza teknikoa, kredituak eta abar) eskuratu, erabili, eskuragarri eduki eta kontrolatzearen arloan; ondoren, prestakuntza lan bat egiten da lidergoaren eta autonomiaren arloko haien gaitasunak indartzeko eta haien ekoizpen oinarriak hobetzeko, hori oso garrantzitsua baita elikadura segurtasunerako, bai eta ekoizpen sistema osoa eredu jasangarriago baterantz eraldatzeko ere.
Proiektuaren helburua da Ixcán udalerriko emakume indigenen rola aitortzea, beren giza eskubideak eskatzen eta beren lurra eta lurraldea modu baketsuan defendatzen protagonista gisa, emakumeek pertsonalki, maila politikoan eta maila ekonomikoan nozitzen dituzten indarkeria etnikoaren eta genero indarkeriaren aurrean. Helburua da emakume maien presentzia indartzea komunitateko eta udalerriko ordezkaritza esparruetan; horretarako, emakume horien gaitasun indibidual nahiz kolektiboak indartuko ditugu, beraiei eragiten dieten gaietan erabakiak hartzen parte hartu eta eragin dezaten. Proposaturiko estrategiak ahalduntze prozesuak, antolaketa prozesuak eta eragin prozesuak sustatzen ditu emakumeentzat, emakume taldeentzat eta haien antolaketa espazioentzat, modu baketsuan defendatzeko beren 10/55 giza eskubideak eta ama izadiaren eskubideak (beren lurra eta lurraldea). Hori egiteko, erresistentzia baketsuaren arloko ekintzak sustatuko ditugu, indarkeria-eza aktiboan oinarritzen direnak, eta salaketaren arloko ekintzak, hainbat motatako mehatxuen aurrean eta mehatxu horiek emakumeen bizitzan duten eraginaren aurrean. Era berean, helburua da komunikazio soziala eta iritzi publikoan eragitea, bai emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan, bai indarkeria horren eta udalerriko eta herrialdeko ingurumen arazoaren artean dagoen harremanaren inguruan.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Fundación Alboan | 50.000,00 € | 2018 | Guatemala | 35.000,00 € |
2019 | Guatemala | 15.000,00 € |