Emakumeen partaidetza garapen ekonomikoan, elikadura segurtasuna/ burujabetza hobetzeko, Ocurí udalerriko komunitateetan
Proiektuaren helburua da “Emakumeen ahalduntzea eta partaidetza sustatzea, beren elikadura eskubideak eta indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubidea gauzatzeko; horretarako, sustatuko dira tokiko garapen ekonomikoa eta klima aldaketaren aurrean arriskuak modu jasangarrian eta bidezkoan kudeatzea". Proiektua garrantzitsua da, emakumeen partaidetza eta genero indarkeriaren kontrako prebentzioa sustatzen dituelako. Garrantzitsua da, era berean, prestakuntzarako aukera gutxi dituzten emakumeak protagonista izatea eta Boliviako baztertuenak izateari uztea. Era berean, proiektuak nekazaritza ekoizpena, barazkiena eta frutena indartzen ditu, kontuan izanik klima aldaketaren eraginak eta arriskuen kudeaketa, hondamendi naturalak prebenitzeko ekintzekin. Adibidez, emakume elkarteak indartzea kultur identitatea duen artisau ekoizpenean, merkatuetan saltzeko eta horrela diru sarrerak izateko. Proiektuan 160 familiak hartuko dute parte: 158 emakume eta 130 gizon indigenak; 3 emakume elkartetako 36 emakumek. Zeharka, proiektua 993 familiarengana iritsiko da (1.933 emakume eta 2.007 gizon).
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Fundación TAU Fundazioa | 49.998,00 € | 2018 | Bolivia | 34.998,60 € |
2019 | Bolivia | 14.999,40 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Bolivia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO2018-18 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación TAU Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Instituto Politécnico Tomás Katari (IPTK) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Giza Eskubideak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Emakumeen partaidetza garapen ekonomikoan, elikadura segurtasuna/ burujabetza hobetzeko, Ocurí udalerriko komunitateetan |