Nazioarteko laguntza eta presentzia, giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonen eta desplazaturiko komunitateen babes integralerako Kolonbian
Nazioarteko Bake Brigaden (PBI) lanaren helburu nagusia da giza eskubideen egoera hobetzen eginiko ekarpena, laguntza lanak egiten dituen herrialdeetan; era berean, demokrazia eta partaidetza indartzen dituzten prozesu sozialak eta politikoak garatzen laguntzea. Horretarako, proiektuaren ekintzek herrialdeko gobernagarritasun demokratikoa eta sare soziala indartzea dute helburu.
Nazioarteko Bake Brigaden urte askoko esperientziak agerian utzi du nazioarteko laguntza eta presentzia positiboak direla eremu horretako erakundeak indartzeko. Nazioarteko Bake Brigaden laguntzaren oinarria ez da soilik presentzia fisikoa; horrekin batera, eragin politikoko lanaren bidez nazioarteko presioa egitea du helburu, modu horretan tokiko erakundeen lan espazioei eutsi ahal izateko eta haien antolaketa indartzeko.
Era berean, erakunde horien eragiteko gaitasuna hobetzen da, nazioarteko sareekiko harremanaren bidez, eragiteko nazioarteko biren bidez eta abar. Eragiteko lan horri esker, Nazioarteko Bake Brigadek jarduten duten herrialdeetako gobernuko egiturek beren obligazioak betetzen dituzte giza eskubideak eta eskubide horien defendatzaileak babestearen arloan, nazioarteko presioaren eraginpean baitaude.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Brigadas Internacionales de Paz | 49.862,00 € | 2018 | Kolonbia | 34.903,40 € |
2019 | Kolonbia | 14.958,60 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Kolonbia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO2018-20 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Brigadas Internacionales de Paz (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Brigadas Internacionales de Paz Colombia (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Bakea eraikitzea eta gatazken prebentzioa eta konponbidea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Nazioarteko laguntza eta presentzia, giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonen eta desplazaturiko komunitateen babes integralerako Kolonbian |