Komunitatea erresilientzia bidean, Fuego sumendiaren erupziotik bizirik atera diren familientzako laguntza

Proiektu honen bidez, Fuego sumendiaren tragediatik bizirik atera ziren 941 pertsonari lagundu nahi diegu. Hona aurreikusitako ekintza nagusiak:
a) Familia eta etxebizitza galdu zituzten 160 gizon, emakume eta haurrei laguntza psikologikoa ematea.

b) Eskolarik gabe gelditutako 271 adingabeentzat Lehen Hezkuntzako eskola bat irekitzea.

Esku-hartze honen xedea erupzioa gertatu eta hurrengo hiru hilabeteetan egindako ekintzei jarraipena ematea da, bai eta familia horiei gutxieneko laguntza bermatzea ere. Izan ere, hasiera batean Guatemalako Estatuak laguntza eman zien, baina, denborak aurrera egin ahala, laguntzarik gabe geldituz joan dira.

Tragedia gertatu eta lau hilabetera, nazioko eta nazioarteko laguntzak desagertzen ari dira eta jende asko babesik gabe gelditzen ari da, akonpainamendua eta laguntza zuzena ezinbesteko dituen erresilientzia-prozesu baten erdian.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Asociación O.N.G. "Hirugarren Adina Hirugarren Mundurako - La Tercera Edad Para El Tercer Mundo" 7.375,00 € 2018 Guatemala 7.375,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Guatemala, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe
Modalitatea Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Udal lankidetza zuzena: Laguntza humanitarioa
Barruko kodea COO2018-27
Bideratze-modua Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asociación O.N.G. "Hirugarren Adina Hirugarren Mundurako - La Tercera Edad Para El Tercer Mundo"
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Fundación Educativa Fe y Alegría - Guatemala
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Laguntza Humanitarioa
CRS sailkapenaren araberako sektorea Berreraikuntzarako eta birgaitzerako laguntza
Hasierako eta amaierako urtea 2018 - 2020
Informazio gehiago proiektuaren webgunean Komunitatea erresilientzia bidean, Fuego sumendiaren erupziotik bizirik atera diren familientzako laguntza
Cargando datos...