Laguntzen Guatemalan Maia andreek bizitza osoa izan dezaten (Urte anitzekoa, 2/3 urtea)
Proiektuaren helburua da Guatemalako Sacatepéquez eta Chimaltenangoko udalerrietako 900 emakume maiarren autonomia ekonomikoa, fisikoa eta politikoa areagotzea, prestakuntza eta antolaketa ekintzen bidez eta nekazaritza eta ekologiari buruzko aholkuak emanez.
Proiektuak sendotu egingo ditu AFEDES tokiko GKEaren giza baliabideak, erkidegoetan eskaintzen dituen osasun zerbitzuak hobetzeko. Maien medikuntzan oinarrituta egingo da; Guatemalako indiar herriak errespetatuz. Horiek, urteak joan urteak etorri, giza gorputzaren jardunari buruzko praktika eta ezagutza garatu dute, nahasdurekin zerikusia duten gaitzeei aurre hartzeko eta artatzeko. Azkenik, Quiché, Alta Verapaz eta Huehuetenangoko departamenduetan proiektuaren asmoa da ehuleen nazio mugimendua hornitzea, bertako herritarren sor lanen eta jantzien jabetza intelektuala babesteko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Asociación Setem Hego Haizea | 49.999,77 € | 2018 | Guatemala | 49.999,77 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Guatemala,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garatzeko bidean diren herrialdeetan irabazteko xederik gabeko entitateen bidez gauzatzekoak diren urte anitzeko garapenerako lankidetzarako proiektuak finantzatzeko deialdia |
Barruko kodea | 2018-PLURI-08-2/3 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Setem Hego Haizea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Laguntzen Guatemalan Maia andreek bizitza osoa izan dezaten (Urte anitzekoa, 2/3 urtea) |