Edateko urari eta saneamenduari buruzko giza eskubidea dela eta, genero berdintasuna sendotzea hura kudeatzean, bai erkidegoan bai udalerrian. Chota, Peru (Urte anitzekoa, 2/3 urtea)
Proiektuaren asmoa da edateko uraren eta saneamenduaren giza eskubidea bermatzea, Peruko Cajamarcako Chotako eskualdeko lau biztanleguneko 20 landa herritan. Eskualde horretan SER-Servicios Educativos Rurales elkarteak azpiegitura obrak egin ditu aurreko urteetan, behar larrian dauden herriak ur eta saneamendu zerbitzuz hornitzeko.
Horretarako, sendotu egingo da tokiko gobernuaren gaitasuna, zehatz-mehatz Ur eta Saneamenduko Udal Arlo Teknikoarena; hain zuzen ere, administrazio eta teknika baliabideen erabilera eraginkorrean egingo da ahalegina, landa zonetan zerbitzu horien kudeaketa egokia izan dadin. Era berean, finkatu egingo da saneamendu zerbitzuen administrazio batzarren lana, eraikitako sistemak egoki mantentzeko eta erabiltzeko ardura duten tokiko erakunde baitira eta, beraz, toki garapen prozesuak laguntzeko helburua baitute.
Lan hori genero berdintasunaren ikuspegiaren euskarrietako bat izango da eta, horretarako, emakumeen parte hartzea eta haien proposamenak sustatuko dira, proiektuari dagozkion jarduera orokorrak zein berariazkoak egiteko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Asociación Medicus Mundi Alava | 50.000,00 € | 2018 | Peru | 50.000,00 € |