Berdintasuna sustatzen, politika publikoak, parte hartzea, emakumeen ahalduntzea eta genero ikuspegiaren zeharkakotasuna sustatuz Kolonbiako Casabiancako udalerrian (Urte anitzekoa, 2/3 urtea)
Proiektuaren helburua da Casabiancako udalerrian dagoen genero arrakala txikitzea errazten duten eraldatze prozesuak sortzea. Horretarako, elkarlanean jardungo da bertakoekin, eta genero berdintasuna, emakume eta gizonen aukera berdintasuna eta bakearen eraikitzea lagunduko dira, ezinbesteko baitira udalerrian gizarte demokratiko eta bidezko bat eraikitzeko.
Era berean, lau zutarri dira ezinbesteko hori lortzeko: udalerriko emakumeak prestatzea, emakumeek beren burua eta emakumea gizartean eta politikan ahalduntzeko; emakumeak ordezkatuko dituen elkarte baten sorrera bultzatzea; genero desberdintasunak agerian utziko dituzten ekintzak egitea eta udal gobernua laguntzea emakumeen eta generoaren ikuspegia jasoko duen politika publikoa egiteko; eta emakumeen etxea abian jartzea eta egokitzea, berdintasuna sustatuko duen eta emakumeak artatuko dituen gune gisa.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Asociación Colombia - Euskadi | 49.961,39 € | 2018 | Kolonbia | 49.961,39 € |