Gure buruak eraldatzea, eraldatu ahal izateko.
Proiektu hau Debagoiena eskualdeko udalerrietan garatuko da, besteak beste Bergaran, Oñatin, Elgetan, Eskoriatzan, Arrasaten, Aretxabaletan eta Antzuolan.
Elkarhezitzen Lan Taldea patzuergoa (Debagoienako eraldaketa sozialerako hezkuntza lantaldea) entitate eskatzaileak (Anelkar, Hiruatx, Serso eta Harreman) eta lau GGKEk osatzen dute, eta hamabost urte daramatza eskualdeko prozesuetan lanean, besteak beste honako lau ikastetxe hauekin batera: Lanbide Hastapena, Arrasateko Institutua, Arizmendi ikastola - Gaztelupe gunea eta Arrasateko helduen hezkuntza (HHE). Orain, babestu dituzten esperientzia praktikoak finkatzeko eta erakusteko beharra ikusi dute; horrela, erakutsi nahi dute aldaketak ez direla ezinezkoak, halaber, epe ertain/luzeko prozesuak bultzatu nahi dituzte, erakusteko, aldaketa, posible ez ezik, egiazkoa ere badela.
Testuinguru hori aintzat hartuta, proiektu honek elkarrizketa, gogoeta, kulturarteko harremanak eta gizon-emakumeen zein neska-mutilen arteko harreman parekideak sustatu nahi ditu, eta indarkeria matxista saihestu, gizonak inplikatuz berdintasunaren aldeko borrokan. Halaber, indartu egin nahi ditu gizarte erakundeak, lekuko GGKEak eta Elkarhezitzen osatzen duten beste kolektibo batzuk, elkarlanean arituz lau ikastetxetako ikasleekin eta irakasleekin zein antolakunde eta lekuko instituzioekin.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Activos por un Mundo Solidario (AMS) | 19.909,23 € | 2018 | Euskadi | 19.909,23 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-PUNT-17 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Activos por un Mundo Solidario (AMS) (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Gure buruak eraldatzea, eraldatu ahal izateko. |