Alegiazko mugak campus-a.
Proiektua Donostian, Errenterian, Oiartzunen eta inguruan egingo da.
Egungo gizartea, maiz «jakintzaren eta informazioaren gizarte» esaten dioten hori, gero eta konplexuagoa eta askotarikoagoa da, eta heziketa ereduetan aldaketa nabarmenak ari dira sortzen; izan ere, etorkizunean gure planeta iraunkorra izatea nahi bada, konponbide guztiek sormenezkoak izan beharko dute eta kulturen arteko elkarlanean izango dute oinarria. Proiektua kulturaren Agenda 21 markoan kokatzen da, zeinak sinesten baitu adierazkortasuna funtsezkoa dela giza duintasunerako eta inklusio sozialerako. Proiektu honen pentsamoldea da sormena eta lankidetza direla giza gaitasun gorenak, haien bidez eraldatzen baitu pertsonak ingurua eta bere burua.
Testuinguru hori aintzat hartuta, proiektu honek Donostian eta Iberoamerikako leku batzuetan bizi diren baina askotariko jatorria duten gazte talde baten gaitasun sozioemozionalak sendotu nahi ditu. Hala, gazteek Euskadin errotutako artista eta profesionalen laguntzaz, 4 mikro-ekimen artistiko kodiseinatu eta abiaraziko dituzte, zeinek konponbide bideragarriak eskainiko baitizkieten dibertsitatearen inguruko aurreiritziei.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Ventana a la Diversidad. Asociación por la Creatividad Colaborativa Intercultural | 19.990,00 € | 2018 | Euskadi | 19.990,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-PUNT-16 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Ventana a la Diversidad. Asociación por la Creatividad Colaborativa Intercultural (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Alegiazko mugak campus-a. |