Kooperatibak denotzat.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, EraldaLAB proiektuaren bidez 2016an eta ESE Saretzen proiektuaren bidez 2017an, sustatu eta ezagutarazi egin nahi dira ekonomia sozial eraldatzaileek dituzten balioak (parte hartzea, demokrazia ekonomikoa, parekidetasuna, iraunkortasuna, sare lana...). Alternatiba sozioekonomiko horiek sustatu eta gizarteratu nahi dira, giza eskubideei begiratzen dieten eta guztiei zuzendua dagoen ekonomia eredu diren aldetik. Kooperatibak pertsona guztien beharrak eta lana era kolektiboan antolatzeko tresna izan nahi du. Proiektu guztiek kontuan izango dituzte zailtasun handiak dituzten taldeak: mi-gratzaileak, zaintza lanetan diharduten emakumeak, aniztasun funtzionala dutenak, eta gazteak.
Proiektuak ikerketaren, prestakuntzaren eta proiektu pilotuen inguruko honako ekintza hauek garatuko ditu: bi herritako hainbat talderen beharrak identifikatuko dira eta bi proiektu pilotu abiaraziko dira.
Proiektua Gipuzkoako lurraldean garatuko da, baina eragina izango du kooperatibismoa garatzen ari diren beste lurralde batzuetan ere.
Bi proiektu pilotuak, aldiz, Errenterian eta Irunen egingo dira.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | OlatuKoop | 18.000,00 € | 2018 | Euskadi | 18.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-PUNT-12 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
OlatuKoop (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Kooperatibak denotzat. |