Behin batean ekonomia zirkularra.
Proiektuak Donostian du operazio basea, baina Gipuzkoa osoan aplikatuko da.
Ingurumena zaintzearen eta mundu mailako krisi egoeraren aurrean premiazko neurriak hartu behar direla ikusita, balioetan oinarritutako hezkuntza da gakoa. Datozen hamarkadetan lurreko bizitza mantendu nahi bada, funtsezkoak izango dira ingurumenaren jasangarritasuna, lehengaien jatorriaren inguruan kontzientziazioa eta lehengai horien eraldaketa, pertsonen eta gizarte eragileen arteko elkarlana, genero berdintasuna eta giza eskubideekiko errespetua.
Proiektu hau garatzeko gakoetako bat da familiekin, eta, bereziki, haurrekin lan egitea, ulertuz haiek direla aldaketarako eragileak, gure gizarteari eutsiko dieten zimenduak. Horretarako, beste funtsezko gakoetako bat da Günter Pauli autorearen alegietan oinarritzea, pedagogiarako tresna erabilgarri eta inspiratzaileak baitira haur, gazte, guraso, irakasle eta beste edonorentzat, betiere interesa duena berrikuntza, iraunkortasuna, ekologia eta enpresaren gizarte erantzukizuna garatzean era dibertigarri, oso eta pedagogikoki egokian.
Testuinguru hori kontuan izanda, proiektuak gipuzkoarren balio eta ekintzen eraldaketa sustatu nahi du, kontzientzia zabalduz ingurumena zaintzearen eta kontsumo arduratsuaren inguruan, ekonomia zirkularraren bitartez.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Impact Hub Donostia/San Sebastián S. Coop. | 19.952,00 € | 2018 | Euskadi | 19.952,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-PUNT-11 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Impact Hub Donostia/San Sebastián S. Coop. (Unibertsitateak, ikastetxeak eta bestelako irakaskuntza-erakundeak, ikerkuntza-institutuak edo think tankak > Unibertsitate, ikastetxe eta irakaskuntza-erakunde pribatuak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Behin batean ekonomia zirkularra. |