Lukaa
Proiektua Gipuzkoako hiru ikastetxetan eta Ghanako eta Boli Kostako ikastetxe banatan egingo da. Afrikako eta Euskal Herriko errealitateek joera batzuk dituzte komunean haurren pentsatzeko eta harremanak izateko moduari dagokionez, besteak beste genero pentsamolde estereotipatua, ingurumenaren inguruko kontzientzia falta, eta beste kulturekiko enpatia falta. Euskal Herriko haurrek, bestalde, mendebaldeko kultura bakarra eta nonahikoa dela uste dute, hori da haien mundu ikuskera; aldiz, haur afrikarrek beren kulturarekiko autoestimu baxua dute, eta, Europako herrialdeen «nagusitasunaren» aldean, gutxietsiak sentitzen dira.
Marko horretan, proiektu pilotu bat garatu da, Gipuzkoako eta Kamerungoko hogei haurrek osatua, hartara beste errealitate batzuk ezagutuko dituztelakoan, lagunduko dietenak errespetu eta elkarrenganako harrotasun balioetan hazten eta desberdintasun egoeratan haien autoestimua lantzen.
Egoera hori ikusita, proiektu honek bi errealitate desberdinen arteko harreman kulturalak estutu nahi ditu norberaren kulturarenganako eta beste kulturenganako harremanetan, horrela, elkartasuna, enpatia eta errespetua sustatzeko eta sendotzeko asmoz. Harreman horiek oina-rrian genero berdintasuna, maitasuna eta errespetua izango dituzte.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Colegio San José - Hijas de la Cruz | 20.000,00 € | 2018 | Hainbat herrialde | 20.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Hainbat herrialde,
Zehaztu gabea |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-PUNT-10 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Colegio San José - Hijas de la Cruz (Unibertsitateak, ikastetxeak eta bestelako irakaskuntza-erakundeak, ikerkuntza-institutuak edo think tankak > Unibertsitate, ikastetxe eta irakaskuntza-erakunde pribatuak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Lukaa |