Ikasleekiko lantegiak eta irakasleekiko hezikidetza.
Proiektua Gipuzkoako bi ikastetxetan egingo da: Andoaingo Aita Larramendi Ikastolan eta Errenteriako Orereta Ikastolan.
Generoak eta kontsumoak elkar hartzen duten moduak eragina du aberastutako eta pobretutako herrialdeetan eta pobreziaren feminizazioan. Hala ere, ikasle nerabeek gai horien inguruan duten jakintza urria da, eta espazio gutxi dituzte gogoeta eta pentsamendu kritikoa lantzeko. Izan ere, hezkuntzan egindako murrizketa ekonomikoen ondorioz, hezkuntza sistemak gabezia batzuk ditu, eta, gainera, irakasle zein ikasleek prestakuntza falta dute. Zentzu horretan, larritzeko motiboa da irakasleek hezkidetzaren inguruan duten informaziorik eza.
Egoera horren aurrean, proiektu honen aurreko faseak egin dira Gipuzkoako hainbat udalerritan, eta haiei identifikatutako hobekuntzak gehitu zaizkie; hala, proiektuaren iraupena luzatu da, teoriaz gain praktika ere landu da, maskulinitate berriak eta arte eta gorputz hizkuntza txertatu dira, eta irakasleekin batera landu da planteamendu hau.
Testuinguru hori aintzat hartuta, proiektu honek gogoeta kritikoa sustatu nahi du sistema he-teropatriarkal eta kapitalistak sortzen dituen eraginen inguruan, genero desberdintasunen eta aukeren inguruan, zein globalizazioaren eraginen inguruan (adibidez herrialde pobretuetako injustizia), hainbat arte diziplinaren bitartez, zeinek lagunduko baitute ikasitakoa errazago bar-neratzen.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación cultural Ikertze | 19.563,38 € | 2018 | Euskadi | 19.563,38 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-PUNT-08 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación cultural Ikertze (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Ikasleekiko lantegiak eta irakasleekiko hezikidetza. |