Ama ezkongabeen errealitatea Marokon.
Proiektua Tolosaldean, Donostian eta Goierrin egingo da.
Marokon, 30.000 emakume ezkongabek erditzen dute urtean; aldiz, Zigor Kodeari jarraikiz, espetxe zigorra ezartzen zaie ezkontzatik kanpoko harremanei. Nahi gabeko haurdunaldiak urratu egiten ditu kultura, gizarte eta erlijio arauak. Gauzak horrela, ama ezkongabeek estigma sozial baten zama eraman behar dute, zeinak eragozpenak jartzen baitizkie estatuaren eta familiaren laguntzei, eta bide ematen baitiote maila askotako bazterketa egoerari ez ezik, baita haien giza eskubideen urraketari eta muturreko pobreziari ere. Emakume horien seme-alabak ezezaguntzat jotzen dituzte, eta, horrenbestez, ez dute hezkuntza sistemara sartzerik; horrek zuzenean eragiten die haurren etorkizuneko aukerei. Gainera, haur horiek «sasikume» izenpean ezagutuko dituzte haien bizitza sozialaren hainbat etapatan eta momentutan.
Gipuzkoan, errealitate horren ondorioak ikusten dira; nabarmen igo dira ama ezkongabeen seme-alaba bidaiderik gabekoak eta adingabeak. Horregatik, uste da beharrezkoa dela lan egi-tea, hezkuntzaren bitartez, emakume horien giza eskubideak defendatzeko, ulertzen baita prozesu horrek eraldaketa soziala ekarriko duela.
Egoera kontuan hartuta, proiektu honek ama ezkongabeen lege eta gizarte egoera ezagutarazi nahi du, eta haren inguruko kontzientzia kritikoa sortu, horretarako tresnak emanez parte har-tzea sustatzeko eta eraldaketa sozialerako.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Jatorkin Al-Nahda | 16.190,00 € | 2018 | Euskadi | 16.190,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-PUNT-06 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Jatorkin Al-Nahda (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Ama ezkongabeen errealitatea Marokon. |