Komunikazio herrikoi feminista.
Proiektua Zarautzen, Lasarten eta Donostian egingo da batez ere.
Gipuzkoako lekuko kulturaren identitatea, oro har, sistema heteropatriarkalean dago kokatuta, zeinetan, besteak beste, ikusezintzat jotzen diren emakumeen ahotsak, usteak, beharrak eta ikuspegiak. Hala ere, kulturek etengabe birdefinitzen dute beren burua, eta, egungo testuingurua, zeinak berezkoak baititu mestizajea, agertoki sozial konplexua eta generoen eraikuntza zalantzan jartzea, erronka bat da, baina, aldi berean aukera bat ere bai identitate berriak sortzeko, betiere askotariko emakumeen ahotsak ere kontuan hartuta. Labur esanda, emakumeen eskubideak sustatuko dituen, eta, horrela, lurraldearen kohesioa sendotuko duen kultura bat lortu nahi da. Egoera aintzat hartuta, proiektu honen xedea da lekuko kultura berri bat sustatzea, emakumeen askotariko ahotsek markatutako identitatea izango duena eta emakumeen eskubideak aitortzen eta sustatzen dituena. Abiapuntu izango ditu emakumeen komunikazioaren inguruko gogoeta eta haien arteko informazio trukea, –komunikazioa kulturaren eraldaketarako tresna moduan ulertuta– , eta era kolektiboan eraikitzea lekuko kultura eraldatzailearen jarduerak.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Sorginlore Gizarte Elkartea | 19.999,46 € | 2018 | Euskadi | 19.999,46 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-PUNT-05 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Sorginlore Gizarte Elkartea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Komunikazio herrikoi feminista. |