Merkatu sozial APP: kontsumo arduratsu baterako lanabesak.
Proiektua Errenterian mamituko da, eta, ondoren, Gipuzkoako hainbat udalerritara zabalduko da.
Gaur egun bizi dugun mundu mailako krisiak hainbat modutara agertzen du bere burua, baina oinarri argi bat dauka; hain zuzen, produkzio kapitalistaren eredu ekonomikoan, eredu politiko neoliberalean, eta proiektu sozial heteropatriarkalean oinarritzen da. Egungo ekonomia eta kontsumo sistema ez da jasangarria ingurumenari, ekonomiari eta gizarteari dagokionez; izan ere, ingurumen kalte konponezinak eta munduko biztanleriaren gehiengoarentzat pobrezia eragiten ditu. Gainera, pobreziaren feminizazioa jasaten duen sistema da, pobreziak proportzio handiagoan eragiten baitie emakumeei. Proportzio horrek goranzko joera izan du azken ha-markadetan.
Egoera honen aurrean, kontsumo kritiko, kontziente eta eraldatzaile batek egoera sozial eta ekonomiko bakoitzean modu eraginkorrean dagokion eran kontsumitzen laguntzen du, eta, horretarako, beharrezko kontsumoa birbanatzen eta bermatzen du. Eredu aldaketa horretan, emakumeek funtsezko rola dute, haiek baitira munduan ekonomia hazkuntza handienaren indarra, eta feminismoaren barruan ari baitira garatzen zapalkuntza kapitalista heteropatriar-kalaren aurkako proposamen erradikalak. Horretarako, ezinbestekoa da ekonomia solidarioaren merkatuak garatzea, esaterako, ekoizpenaren, banaketaren eta kontsumo arduratsuaren arteko harreman kateak garatzea. Merkatu horiek gizartean ezagutarazteko, interesgarria da halakoak mugikorrerako aplikazio bidez zabaltzea, mugikorrak baitira ezarpen eta onarpen handienetakoa duten tresnak.
Egoera aintzat hartuta, proiektu honek Euskadiko ekonomia solidarioaren merkatuak indartu eta ezagutarazi nahi ditu, ulertzen baitu horrek Gipuzkoan kontsumo arduratsua sustatzen eta ahalbidetzen duela.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación REAS Euskadi - Red de Economía alternativa y Solidaria / Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea | 20.000,00 € | 2018 | Euskadi | 20.000,00 € |