Nekazari, afro-ondoko, indigena eta LGTBI diren pertsonak ikusgai bihurtuz.
Proiektua Donostian, Errenterian, Bergaran, Beasainen, Arrasaten, Eibarren, Andoainen, Hon-darribian, Deban eta Usurbilen garatuko da.
Kolonbiako egoera sozial eta politikoan eragin handia du lau hamarkada baino gehiagotan lu-zatzen ari den gatazka politiko, sozial eta armatuak, zeina oinarritzen baita baliabide ekonomi-koen banaketa ez bidezkoan, bazterketa politikoan, eskubide ekonomikoen, sozialen eta kultu-ralen etengabeko urraketan, eta inpunitate maila altuan.
Markoa hori dela, desplazatu, jazarri, judizializatu, erbesteratu eta erail egin dituzte nekazarien, afroen ondorengoen eta indigenen kolektiboetako kideak, bai eta LGTBI kolektiboak ere, eta, batez ere, talde horietako emakumeak. 2013 eta 2017. urteen artean, giza eskubideen 276 defendatzaile erail zituzten; horien artean, 29, LGTBI kolektibokoak ziren; 61, indigenak; 20, afroen ondorengoak; eta, 41, emakumeak. 2012an bake negoziaziorako prozesua hasi zen Ko-lonbiako gobernuaren, FARC Herriaren Indar Alternatibo Iraultzailearen, FARC-EP Herri Arma-daren eta ELN Nazioa Askatzeko Armadaren artean. Negoziazio horren porrotaren ondorioz, okerrera egin du giza eskubideak defendatzen dituztenen jardunak.
Egoera aintzat hartuta, proiektu honen bidez gipuzkoarrei helarazi egin nahi zaie Kolonbian giza eskubideek bizi duten egoera, eta haien eskubideak defendatzeagatik eskubide horien urraketa nekazarien, afro ondorengoen, indigenen eta emakumeen taldeetan zein LGTBI kolektiboan.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Emigrad@s Sin Fronteras | 17.948,38 € | 2018 | Euskadi | 17.948,38 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-PUNT-02 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Emigrad@s Sin Fronteras (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Nekazari, afro-ondoko, indigena eta LGTBI diren pertsonak ikusgai bihurtuz. |