Gazte errefuxiatuen identitatea, kohesioa eta gaitasuna sendotzea (Palestina).
Proiektua Palestinako Lurralde Okupatuan kokatzen da, zehazki, jarduerak herri hauetan gauzatuko dira: Nazareth (Israel), Betleem, Tulkarem, Nablus, Ramallah eta Jerusalem (Zisjordania), gehi Donostian egingo den itzulia.
Palestinako biztanleriaren erdia errefuxiatua edo bere lurralde barruan desplazatua da, 1948an, Israelgo estatua indarrez sortu zenean, Palestinaren okupazioari hasiera eman zitzaionetik. Harrezkero, biztanleriaren derrigorrezko lekualdaketak jarraitzen du, eta Nazioarteko Eskubide Humanitarioen, Giza Eskubideen Nazioarteko Eskubidearen eta Errefuxiatuen Eskubidearen hainbat eta hainbat urraketa gertatzen ari dira, nahiz eta eskubide horiek nahitaez bete beharrekoak izan Israelentzat eta nazioarteko komunitatearentzat.
Gainera, errefuxiatuak sakabanatuta daude Palestinako Lurralde Okupatuan (Zisjordania, Jerusalem eta Gazako Lerroa), Israelen egungo lurraldean eta mugakide diren herrialde arabiarretan (Jordania, Libano, Siria), non bizi baldintzak, testuinguruak eta erresistentzia estrategiak aldatu egiten diren, palestinar herriaren unitateari eta kohesioari eraginez. Israelek ezartzen dituen politiken helburua da Palestinaren errotzea eta identitatea urritzea, batez ere gazteen artean (erresistentziaren belaunaldi aldaketa apurtzeko estrategia gisa), beren ordezkari politikoengandik deskonektatuta bizi baitira eta ez baitakike zein eskubide dituzten. Era berean, nazioarteko komunitateak ez du ezer egiten Palestinaren eta Israelen arteko gatazkari konponbide justua eta iraunkorra bilatzeko, eta hori oraingo eta etorkizuneko arazoen zati da.
Errefuxiatuak beren lurraldera itzultzeko eskubidea bermatzeko agendarik ez dagoenez, eta palestinar gazteak deserrotzeko arriskua ikusirik, proiektuak honako hau proposatzen du:
– Palestinako errefuxiatuen eta lurralde barruan lekualdatu behar izan dutenen egungo egoerari buruzko txosten zehatza prestatzea, arreta berezia jarriz gazteen eta emakumeen eskubide zibil eta kulturaletan, horrek balio baitezake Giza Eskubideen erakundeetan, agintariengan eta gizarte zibilean eragiteko;
– Gazteen eta tokiko CBOen gaitasunak indartzea beren eskubideak defenda ditzaten, Nazioarteko Eskubide Humanitarioaren eta Giza Eskubideen Nazioarteko Eskubidearen esparruan. Horrenbestez, honako hauek izango dira jarduera nagusiak: txosten espezializatu bat prestatzea eta zabalkundea ematea, prestakuntzako kanpamendu bat egitea hiru lurraldeetako (Zisjordania, Jerusalem, Israel) errefuxiatu eta lekualdatu gazteekin, eta EpTS bisita eta Gipuzkoan eragitea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Paz con Dignidad | 120.000,00 € | 2018 | Palestina | 58.534,95 € |
2019 | Palestina | 61.465,05 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Palestina,
Ekialde Hurbila |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2018-LANK-47 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Paz con Dignidad (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Badil (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Gazte errefuxiatuen identitatea, kohesioa eta gaitasuna sendotzea (Palestina). |