Eskubide laboralak betetzea sustatzea (El Salvador)
Proiektua San Salvador departamenduan kokatzen da, San Salvador herrian, gizarte mugimenduko erakundeekin, batez ere sindikatu, elkarte feminista eta LGBTI komunitateko erakundeekin.
El Salvadorren sistema kapitalista heteropatriarkalari lotutako egiturazko indarkeria arazo bat dago, eta horren ondorioz gizarte talde askok bazterketari eta beren bizi baldintzen eskasiari aurre egin behar izaten diete gizarte, kultura, politika, ekologia eta ekonomia mailan. Zentzu horretan, El Salvadorko langile jendeari gehien eragiten dion bazterketa motetako bat da lan merkatuarena, zeinak, aldi berean, gizarte mailako beste bazterketa edo ahultasun mota batzuk sortzen dituen. Gainera, langile taldearen barruan, emakume eta LGTBI kolektiboak dira bazterketa horren seinaleak maila gogorrenean bizi dituztenak.
Proiektuaren helburua da erakunde publikoen (nagusiki Laneko eta Gizarte Aurreikuspeneko Ministerioa) eta El Salvadorko gizarte mugimenduaren (sindikatuak, feministak, LGBTI) ahalmenak eta elkarlana indartzea, generoko eta sexu orientazioko arrazoiengatik diskriminatutako herritarren lan eskubideak benetan gauzatzea sustatzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Paz y Solidaridad de Euskadi | 120.000,00 € | 2018 | El Salvador | 58.534,95 € |
2019 | El Salvador | 61.465,05 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
El Salvador,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2018-LANK-37 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Paz y Solidaridad de Euskadi (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Federación de Asociaciones o Sindicatos Independientes de El Salvador (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Giza Eskubideak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Eskubide laboralak betetzea sustatzea (El Salvador) |