Emakume eta gazteentzako garapen jasangarria eta eskubideak (El Salvador).

El Salvadorko Errepublikak, Erdialdeko Amerikan kokatuta dagoenak, 21.040,79 km2 ditu, hau da, eskualde horretako herrialderik txikiena da eta Amerika kontinental osoko jendetsuena. Banaketa administratiboa eta lurralde banaketa bat datoz, hala, 14 departamendu daude, 4 zonatan bilduta daudenak administrazio politikoari begira. Maila lokalean, banaketa administratiboa udal kontzejuen bitartez gauzatzen da, guztira 262 udalerri.
Proiektua Cuscatlán departamenduan garatuko da, 756,19 km2 ditu, eta horietatik 749,71 km2 landa eremukoak dira eta 6,48 km2 hiri eremukoak; eta guztira 16 udalerri ditu.
Esku hartze honekin hainbat arazo konpondu nahi dira: zailtasun ekonomikoak, sozialak eta ingurumen alorrekoak, eta, elikagaien burujabetza galtzearen ondorioz, emakumeek eta gazteek sexu eta ugalketa eskubideak gauzatzeko dituzten arazoak; ekonomia kapitalista bati erantzuten dioten kontsumo ohiturak eta etxeko lanak ikusezin bihurtzea, aintzat ez hartzea eta erantzunkidetasun falta; emakumeen eta gazteen ekimen ekonomikoek gizarte, ingurumen eta ekonomia arloko jasangarritasunik ez izatea; eta nerabeen haurdunaldiaren arazoa naturalizatzea.
Proposamenaren bidez bultzatu nahi da emakumeen eta gazteen eskubide ekonomikoen eta sexu eta ugalketa alorreko eskubideen bermea.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Asociación Mugen Gainetik - ONG para la Ayuda y Cooperación al Desarrollo con Países del Tercer Mundo 119.989,50 € 2018 El Salvador 58.529,83 €
2019 El Salvador 61.459,67 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa El Salvador, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan
Barruko kodea 2018-LANK-35
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asociación Mugen Gainetik - ONG para la Ayuda y Cooperación al Desarrollo con Países del Tercer Mundo
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Asociación Colectiva de Mujeres para el Desarrollo Local
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak
Hasierako eta amaierako urtea 2018 - 2019
Informazio gehiago proiektuaren webgunean Emakume eta gazteentzako garapen jasangarria eta eskubideak (El Salvador).
Cargando datos...