Emakume nekazarien ahalduntze ekonomikoa eta politikoa (Guatemala)
Proiektua garatuko da Guatemalako Quiché departamenduko Zona Reina eskualdeko Uspantán, San Marcos el Triunfoko komunitate, Saquixpec, Lagunita, Napoles eta Cerritos herrietan.
Guatemalako emakume indigena gehienak pobrezia eta bazterketa baldintzetan bizi dira, batez ere landa eremuko emakumeak. Zona Reina da estatuaren presentzia gutxien duen Guatemalako eskualdeetako bat; biztanleen eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak etengabe urratzen dira, eta egoera horrek modu nabarmenean eragiten die emakumeei, baztertu egiten baitituzte esparru guztietako erabakiak hartzen diren espazioetatik.
Proiektu honen bidez eskualdeko 5 komunitateko 100 emakume eta 20 gizon ahaldundu nahi dira
– ekoizpen agroekologikorako prestakuntzaren bidez eta
– Lurraldearen Kudeaketako Prestakuntza Eskolako prestakuntza politikoaren bidez.
Bi ekimen horiek praktikara bideratuta daude, hala, ekoizpen agroekologikoko ekimenak abiaraziko dira eta udal gobernuaren aurrean eragin politikoko prozesuak garatuko dira, ekonomia, gizarte, kultura eta ingurumen alorreko eskubideak betearazteko, bereziki emakumeei dagokienez.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación PROYDE-PROEGA Promoción y Desarrollo-Promozioa eta Garapena tercer Mundo | 119.992,93 € | 2018 | Guatemala | 58.531,50 € |
2019 | Guatemala | 61.461,43 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Guatemala,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2018-LANK-34 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación PROYDE-PROEGA Promoción y Desarrollo-Promozioa eta Garapena tercer Mundo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Proyecto de Desarrollo Santiago (PRODESSA) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Emakume nekazarien ahalduntze ekonomikoa eta politikoa (Guatemala) |