Txirotasun egoera larrian dauden umeen osasuna eta nutrizioa (Boli Kosta)
Esku hartzea Walé Mediku eta Gizarte Zentrotik egingo da, Boli Kostako hiriburu politikoa den Yamoussoukroko Dioulabougou auzoan kokatuta dagoena. Bertan, batez ere, “dioula” etniako emigranteak bizi dira, hau da Boli Kostako iparraldeko eta herrialde mugakideetako emigranteak.
Oinarrizko arazoa da Yamoussoukroko biztanleei ematen zaien mediku arreta eskasa dela eta ez dela bidezkoa. Egindako azterketaren ondorioz, zenbait gabezia antzeman dira: mediku eta osasun langileei prestakuntza falta zaie, oro har biztanleen artean ohikoak diren gaixotasunen inguruan; HIESa duten edo pobrezia egoeragatik kutsatzeko arriskua duten adingabeen taldea ahultasun egoeran eta estigmatizatuta dago; osasun zentroak egoera txarrean daude gaizki kudeatzen direlako; hiri ingurune behartsuetako osasun zentroetan emakumeekiko diskriminazioko jarrerak daude, eta osasun sektorean genero ekitatezko eta giza eskubideetako gaietan biztanleria sentsibilizatzeko politika bereziak falta dira.
Proiektuak -2017ko deialdian aurkeztu eta onartutakoaren jarraipen gisa eta harekin bat etorriz- aurrerapausoak eman nahi ditu pobrezia larrian bizi direnen (batez ere HIESa izateagatik ahultasun egoeran dauden haurrak) osasun arreta hobetzeko, emakumeak ahaldundu nahi ditu eta gizarte zibila indartu nahi du ekitatea sustatzeko, abusuen aurka borrokatzeko eta ingurumena babesteko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza (I.C.-L.I.) | 114.740,86 € | 2018 | Boli Kosta | 55.969,59 € |
2019 | Boli Kosta | 58.771,27 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Boli Kosta,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2018-LANK-26 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza (I.C.-L.I.) (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Association Ivoirienne pour la Formation Universitaire et Professionnelle (AIFUP) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Sexu-transmisioko gaixotasunen (STG) aurkako borroka, GIBa/HIESa barne |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Txirotasun egoera larrian dauden umeen osasuna eta nutrizioa (Boli Kosta) |