Langileen gaitasun teknikoak eta politikoak sendotzea (Brasil).
Gaur egun mundu mailan Brasilek dauka jabetzaren kontzentrazio indizerik altuena, eta Paraguairen ondoren bigarren herrialde kontzentratzaileena da. Azken 25 urteotan, 30 milioi nekazarik baino gehiagok landa eremua utzi behar izan dute, eta landa eremuetan bizi diren 4,8 milioi familiak ez dute lurrik.
Proiektu honen bidez jarraipena eman nahi zaio Nekazaritza Erreformako eremuetako langileen gaitasun teknikoak, politikoak eta antolakuntzakoak indartzeko ekimenari, Brasilgo hegoaldean (Rio Grande do Sul, Santa Catarina eta Paraná estatuetan), gizonen eta emakumeen arteko genero berdintasuna sustatuz, pertsonen sexu orientazioaren ondoriozko diskriminazioa baztertuz, eta laguntza eskainiz lurrak eskuratu, ekoizpena eta hezkuntza bultzatu eta ingurumena babesteko borrokan ematen ari diren aurrerapausoetan.
Ahalegin berezia egingo da gaur egun lanean ari diren elkarteen eta kooperatiben (mistoak eta emakumeenak) emaitza ekonomikoak eta sozialak indartzeko.
Era berean, ekoizpenaren, generoaren, LGBT eta Lurrik gabeko Nekazarien Mugimenduaren giza eskubideen sektoreetan antolakuntza sendotzeko ekimenak bultzatuko dira, baita sareko lana ere, estatu, eskualde eta nazioa mailan eragin soziopolitikoa izan dezan.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Gernikatik Mundura | 117.006,99 € | 2018 | Brasil | 57.074,98 € |
2019 | Brasil | 59.932,01 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Brasil,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2018-LANK-16 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Gernikatik Mundura (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea |
Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra (MST) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Parte-hartze demokratikoa eta gizarte zibila indartzea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Langileen gaitasun teknikoak eta politikoak sendotzea (Brasil). |