Hizkuntza biziberritzeko estrategiak eta diplomatura teknikoa Nasa komunitatean. II. fasea (Kolonbia)
Proiektua Toribio herrian gauzatuko da, San Francisco kabildoan, Cauca departamenduan, Kolonbiako hego-ekialdean. Gaur egun Kolonbiako hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. Alabaina, herrialdean oraindik badira ofizialki aitortuta dauden 65 hizkuntza indigena. Cauca departamendua da populazio indigena handiena duenetako bat (% 21), gehienak nasa herrikoak. Konstituzioak bere hizkuntza eta kultura izateko eskubidea aitortzen badie ere, errealitatea oso bestelakoa da, errepresioa, lekualdaketa eta akulturazioa pairatzen dute eta horrek arriskuan jartzen du herri gisa bizirik iraun ahal izatea.
Munduan urtero hamar hizkuntza inguru galtzen dira, eta prozesua azkartzen ari da. Globalizazioa eta mendebaldeko botere nagusiak era bereko kultura eta pentsamendu hegemonikoa ezartzen ari dira eta, horren eraginez, egiturazko pobrezia betikotzen dute eta desberdintasunak areagotzen dituzte. Ezinezkoa da egiturazko pobrezia gainditzeko giza garapen jasangarri bat sustatzea, kulturaren eta hizkuntzaren jarraitutasuna bermatu gabe.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Garabide Kultur Elkartea | 120.000,00 € | 2018 | Kolonbia | 58.534,95 € |
2019 | Kolonbia | 61.465,05 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Kolonbia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2018-LANK-12 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Garabide Kultur Elkartea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
CECIDIC- Centro de Educación, Capacitación e Investigación para el Desarrollo Integral de la Comunidad (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntza |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Lehen haurtzaroko hezkuntza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Hizkuntza biziberritzeko estrategiak eta diplomatura teknikoa Nasa komunitatean. II. fasea (Kolonbia) |