Sorkuntza artistikoari lotutako baliabideak -kasu honetan ikus-entzunezkoak- eskuratze aldera, Latinoamerikan zailtasun eta desberdintasun egoeran dauden nerabeen artean ikus-entzunezko sorkuntza sustatzea, betiere adierazpide eta bizimodu izateko aukera emanez. II. Fasea

Argentina 21. tokian dago BPGaren (Barne Produktu Gordina) bolumenaren arabera. Alabaina, per capita BPGa 11.232 eurokoa da, eta horrek mundu rankingeko 60. tokian kokatzen du; hau da, aberastasunaren banaketa oso desorekatua da. Horregatik Buenos Aires edo Mar de Platako auzo bereziki desfaboratuetan jarri behar da arreta nagusia. Lehen sektoreko jarduerak funtsezkoak dira ekonomian, hots, nekazaritza, abelazkuntza eta petroliotiko produktuen esportazioa, baina herrialdeko jarduera ekonomiko nagusiak merkataritza eta turismoa dira. Testuinguru horretan, ongi ulertzen da ikus-entzunezko sorkuntza eta arte sorkuntza bultzatzeak duen garrantzia, ez baina soilik adierazpen eredutzat, baizik eta baita prestakuntza eta enplegu aukeratzat ere. Tokiko erakundeei dagokienez INCAA (Instituto Nacional de Cine y Artes Audiovisuales de Argentina) erakunde publiko ez estatala da, Kultura Ministerioaren mendekoa, Argentinako lurralde osoan zinematografiako jarduera sustatzera eta arautzera zuzendua.
Helburuak eta edukia:
1. Ezagutza eta ikus-entzunezko sorkuntza sustatzea Latinoamerikako kolektibo desfaboratuetan.

2. Ikus-entzunezko sorkuntza bultzatzea arte sorkuntzako metodoetara, kasu honetan ikus-entzunezkoetara, iristeko unean zailtasun eta desberdintasun egoeran dauden Latinoamerikako nerabeen artean, adierazpen eta bizimodu posibilitatetzat. Zehazki:
2.1. Hamabost minutuko lau film labur egitea, Donostiako Zinemaldian eta Buenos Airesekoan emateko.
2.2. Donostiako Zinemaldian eta Argentinako zinemaldi batean (Mar de Plata edo Ventana Sur) aurkezpenak egitea. Gainera, zentro hautatuak konpromisoa hartzen du aldian-aldian proiektuaren prestakuntzari buruzko ikus-entzunezko materiala Gipuzkoako Aldundiari helarazteko, proiektuaren garapenaren egunkari moduko bat egin eta, horrela, proiektuaren bilakaerari buruzko komunikazioa aldian-aldian eman dadin.
2.3. Proiektuan parte hartzen duen eskolako zortzi ikaslek eta bi irakaslek Donostiako Zinemaldira bidaiatzea, lau egunez, bere lanak jendaurrean aurkeztu eta Zinemaldia eta Gipuzkoa oro har ezagutu ahal izan ditzaten.

3. Gazte kolektibo horren barnean aukera berdintasuna ahalbidetzea, genero politikei arreta berezia eskainita.

4. Latinoamerikaren eta Gipuzkoaren artean erakunde arteko harremana sustatzea, ikus-entzunezkoen arloan nazioarteko lankidetza-politiketan lan egin ahal izatearren.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Donostiako Zinemaldia / Festival Internacional de Cine de Donostia-San Sebastian SA 35.000,00 € 2018 Argentina 35.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Argentina, Hego Amerika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak)
Barruko kodea 2018-IZEN-04
Bideratze-modua Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Donostiako Zinemaldia / Festival Internacional de Cine de Donostia-San Sebastian SA
(Sektore pribatuko erakundeak > Sektore pribatuko erakundeak herrialde emailean)
Tokiko erakundea Instituto Nacional de Cine y Artes Audiovisuales - INCAA
(Tokiko Publikoa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Azpiegitura eta zerbitzu sozialak
CRS sailkapenaren araberako sektorea Kultura eta aisia
Hasierako eta amaierako urtea 2018 - 2018
Cargando datos...